RV: [itzul] Biko / biaren taula
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Api 28, 09:37:29, CEST 2005
Badirudi Patxik niri bidali didala Itzulerako dirudiena. Eta nik berdin
erantzun. Hona hemen atzekoz aurrera irakurtzeko, lehenengo Patxirena eta
gero nirea.
Jon
-----Mensaje original-----
De: Agirre Garai, Jon
Enviado el: jueves, 28 de abril de 2005 9:19
Para: 'altxupere a bildua euskalerria.org'
Asunto: RE: [itzul] Biko / biaren taula
Nire azalpena ez dator bat zehatz-mehatz Juanenarekin. Alde batetik, Juanek
"bat biko, bi biko, hiru biko..." dio eta guk "biko bat, biko bi, hiru
biko..." egiten genuen, ezingo baikenuke bestela egin 1970 arte hartan (bat
biko!!!), ezta orain ere. Bestetik, gainera, "biko taula" ez genuen "biko"n
oinarritzen "bi"n baino. Kantitate hori biderkatzen (ugarituten) genuen.
Gure buruetan "2" kantitatea zegoen ez "bikoa" edo "bikotea", "biko taula"
(izenburua) esaten genuenean. Zenbateko taula? Zazpiko taula.
Bestalde, teorikoegia neuk esana ere bada, baina... ez dago ondo adierazita.
Alde batetik, ez dut ikusten zer daukan oker "biko taula" erabiliak
(erabilera, alde). Bestetik, ez dut ikusten zer daukan hobea (ezta ona ere)
"biaren taula" gramatikak eskatuko omen lukeenak (gramatikak ez du ezer
eskatzen, deskribatzen baizik). Hizkuntzaren aldetik biak dirudite zuzenak.
Erabilerari bere balioa eman beharko zaio, bada.
Erdararen antza, halabeharrez bada, ez da txarra ez ona, berdin da. Antza
arazoa izan liteke, horretara behartu bada. Zenbaki-izena edo kopurua den,
"biaren taula"n "bi" zenbaki-izena da ("la tabla del dos"en "dos" den
bezala), baina guk kopurua geneukan gogoan. Goian esan dudanaren ildotik
"Zenbateko taula", ez "zein( zenbakir)en taula", "Biko taula" ("la tabla de
dos" izango litzateke erdarazko baliokide zuzenagoa, nahiz eta gaztelaniaz
ez den hala esaten); "biko taula", ez taulak bi osagai dituelako, taula
horretan bi ale biderkatzen direlako baino, ez baikenuen bi zenbakiarekin
ezer egiten biko kopuruarekin baizik.
Ni Mikel Zalbiderekin nago: "Biko taula esan izan dut nik, oker ez banago.
Orain ere bide beretik joko nuke, kontrako argudio zorrotzik
mahaigaineratzen ez bada." Argudio zorrotzik oraindik ez da mahaigaineratu.
Jon
-----Mensaje original-----
De: Patxi Petrirena [mailto:altxupere a bildua euskalerria.org]
Enviado el: miércoles, 27 de abril de 2005 17:14
Para: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Asunto: RE: [itzul] Biko / biaren taula
Jonen azalpena bat dator, zehatz-mehatz, Juan Garziak erabili.com-eko
hartan 'biko taula' horri aurkitzen zion esplikazioarekin. Baina, nire
iritzian, hor 'biko' izena ari gara erabiltzen, eta bidea aski diferentea
da: 'biko taula' hori eta 'bikoen taula' gauza bera direlakoan nago.
Poztu naiz, ezin ukatu, Asierren 'bixan tablia'rena eta besteonak jakinda.
Teorikoegia dela 'biaren taula'? Gaztelaniaren antzekoegia? Zergatik
'-egia', baldin eta egia bada? Hor kokatu beharko dugu auzia, auzirik
baldin bada.
A! Eta nik erabileraren arrastorik ez neukan 'la tabla del dos' ikasi
nuelako eta, itxura denez, gero etxean kontatzen ez nuelako... Edo oroitzen
ez nintzelako.
>Ikastolan biko taula irakatsi ziguten, 1970 inguruan. Eta honela,
>gainera:
>
>biko bat bi
>biko bi lau
>hiru biko sei
>lau biko zortzi
>bost biko hamar
>sei biko hamabi
>zazpi biko hamalau
>zortzi biko hamasei
>bederatzi biko hamazortzi
>eta
>hamar biko hogei.
>
>Egin ere, arrotza egiten zait "biaren taula" (teorikoegia) eta "la >tabla
del
>dos"en kalko hurbilegia. Baina... ohiturak ohitura.
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago