[itzul] toki-erakunde eta antzekoak

maria maria2 a bildua euskalnet.net
Ast, Api 28, 10:36:59, CEST 2005


egun on,
aspaldi dabilkidan zalantza bat argitu nahian idazten dut.
"local" terminoa "toki-" bezala itzulita agertzen da askotan eta neri, egia esan, belarrian min pixkat egiten dit. gainera, gehienetan automatikoki itzultzen dela iruditzen zait, "local"  horrek zer adierazten duen aztertu gabe.
hona nere galdera, zuen iritzia jakiteko:
"entidad local" ez al dago hobeto emanda "udal-mailako" edo "udaleko entitate/erakunde" terminoekin, "toki-erakunde" zehazgabea esanda baino? eta gauza bera toki-administrazio, tokiko errepide eta antzekoei dagokienez,
eskerrik asko aldez aurretik,
maria


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago