[itzul] Biko / biaren taula
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Api 28, 12:18:00, CEST 2005
Jonen azalpena bat dator, zehatz-mehatz, Juan Garziak
erabili.com-eko hartan 'biko taula' horri aurkitzen zion esplikazioarekin.
Baina, nire iritzian, hor 'biko' izena ari gara erabiltzen, eta bidea aski
diferentea
da: 'biko taula' hori eta 'bikoen taula' gauza bera direlakoan nago.
Nire azalpena ez dator bat zehatz-mehatz Juanenarekin. Alde batetik, Juanek
"bat biko, bi biko, hiru biko..." dio eta guk "biko bat, biko bi, hiru
biko..." egiten genuen, ezingo baikenuke bestela egin 1970 arte hartan (bat
biko!!!), ezta orain ere. Bestetik, gainera, "biko taula" ez genuen "biko"n
oinarritzen "bi"n baino. Kantitate hori biderkatzen ("ugarituten") genuen.
Gure buruetan "2" kantitatea zegoen, ez "bikoa" edo "bikotea", "biko taula"
(izenburua) esaten genuenean. Zenbateko taula? Zazpiko taula.
Teorikoegia dela 'biaren taula'? Gaztelaniaren antzekoegia? Zergatik
'-egia', baldin eta egia bada? Hor kokatu beharko dugu auzia, auzirik baldin
bada.
Bestalde, teorikoegia neuk esana ere bada, baina... ez dago ondo adierazita.
Alde batetik, ez dut ikusten zer daukan oker "biko taula" erabiliak
(erabilera, alde). Bestetik, ez dut ikusten zer daukan hobea (ezta ona ere)
"biaren taula" gramatikak eskatuko omen lukeenak (gramatikak ez du ezer
eskatzen, deskribatzen baizik). Hizkuntzaren aldetik biek dirudite zuzenak.
Erabilerari bere balioa eman beharko zaio, bada.
Erdararen antza, halabeharrez bada, ez da txarra ez ona, berdin da. Antza
arazoa izan liteke, horretara behartu bada.
Zenbaki-izena edo kopurua den, aldiz, "biaren taula"n "bi" zenbaki-izena da
("la tabla del dos"en "dos" den bezala), baina guk kopurua geneukan gogoan.
Goian esan dudanaren ildotik "Zenbateko taula", ez "zein( zenbakir)en
taula", "Biko taula" ("la tabla de dos" izango litzateke erdarazko baliokide
zuzenagoa, nahiz eta gaztelaniaz ez den hala esaten); "biko taula", ez
taulak bi osagai dituelako, taula horretan bi ale edo unitate biderkatzen
direlako baino; ez baikenuen bi zenbakiarekin ezer egiten, biko kopuruarekin
baizik.
Ni Mikel Zalbiderekin nago: "Biko taula esan izan dut nik, oker ez banago.
Orain ere bide beretik joko nuke, kontrako argudio zorrotzik
mahaigaineratzen ez bada." Argudio zorrotzik oraindik ez da mahaigaineratu.
Jon Agirre
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago