[itzul] Biko / biaren taula

Julian Maia tlpmalaj a bildua lg.ehu.es
Ost, Api 27, 19:49:27, CEST 2005


Niri, "biaren taula" eta  holakoak. Aski garbi. Nik ere entzuten dut 
orain "biko taula", baina ez zait iduritzen egokia.
Julian

Patxi Petrirena escribió:

>Arratsalde on:
>
>Izenburuko gaia dela eta (biko/biaren taula), eztabaida bero samarra izan
>zen erabili.com-en 2003ko maiatz aldean. Hemen ikus dezakezue:
>
>http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1053331742
>
>Gaia berriz hemen ateratzea pentsatu dut, bi forma horietatik bat hobetsi
>behar duen talde-lan batean aritzea egokitu zaidalako. 
>
>Nik 'biaren taula' esango nuke, baina ez betidanik hala esaten entzun
>dudalako: ez dut erabileraren arrastorik izan orain arte. Erabiliena 'biko
>taula' omen da, eta, duela bi urteko eztabaida horretan ikusiko duzuenez,
>batek benetako erabilera, senezkoa, aldezten du teoriakerien gainetik. 
>
>Hauxe nahi nuke jakin, asko eskatzea ez bada: zuei senak eta ezagupenak zer
>agintzen dizuen. 
>
>Esker mila.
>
>Patxi
>_________________________________________________________
>Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
>___________________________________________________________________________________________
>Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
>
>
>  
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago