[itzul] toki-erakunde eta antzekoak

Antton Elosegi fvpelala a bildua sd.ehu.es
Ast, Api 28, 18:12:52, CEST 2005


Administrazio munduko 'local'horrek ez dauka konponbide errazik mailegua
hartu ezean. Batzuek 'toki-'rekin moldatzen dira, eta beste baztuek uste
dugu ez dela irtenbide ona.
Baina administrazioaren eta zuzenbidearen mundua ezagutzen duenak esango
dizu inondik ere ezin dela parekatu 'local' eta 'udal mailakoa'. Hain
zuzen ere, probintzia ere 'administración local' horretan sartzen
delako, eta udala baino unitate txikiagoak diren kontzejuak eta besteak
ere 'local' direlako.

Antton Elosegi

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de maria
Enviado el: jueves, 28 de abril de 2005 10:37
Para: itzul
Asunto: [itzul] toki-erakunde eta antzekoak

egun on,
aspaldi dabilkidan zalantza bat argitu nahian idazten dut.
"local" terminoa "toki-" bezala itzulita agertzen da askotan eta neri,
egia esan, belarrian min pixkat egiten dit. gainera, gehienetan
automatikoki itzultzen dela iruditzen zait, "local"  horrek zer
adierazten duen aztertu gabe.
hona nere galdera, zuen iritzia jakiteko:
"entidad local" ez al dago hobeto emanda "udal-mailako" edo "udaleko
entitate/erakunde" terminoekin, "toki-erakunde" zehazgabea esanda baino?
eta gauza bera toki-administrazio, tokiko errepide eta antzekoei
dagokienez,
eskerrik asko aldez aurretik,
maria




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago