[itzul] Quixote eta quikotekeriak
    Mikel Morris 
    mmorris a bildua euskalnet.net
       
    Or, Api 29, 09:14:32, CEST 2005
    
    
  
Barkatu, nire ezjakinkeriagatik, ez nekien frantsesek "Quichotte" 
idazten zutenik. Hori aztertu behar nuen baina ez dut astirik gauza 
quixosteskoetan murgiltzeko. Aitzakia merkea da, baina halaxe da. Hala 
ere, betiko kontura itzuli behar da: nola idatzi behar da "Quixote" 
euskara batuan?  Ez dago tradizio handirik, dela Kixote, dela Quijote 
dela Quixote dela Kijote dela Quichotte dela auskalo-zer. Esanak esan, 
iritziak iritzi, Euskaltzaindiak hori erabaki behar du. Bitartean, 
"Quixote" hobesten dut gehiegitan azaldutako arrazoiengatik. Bitartean, 
halabar, norbaitek "Kixote", "Kijote", "Kixot", "Kischott" "Keeshote" 
"Quijote", "Kiszot",  "Chisciotto" idatzi nahi badu, jo aurrera. Geroak 
esango digu nola idatziko den.
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago