[itzul] Kixote, Kijote eta txokozalekeria

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Api 29, 08:44:22, CEST 2005


Halaxe da, Ramon, "L'ingénieux Hidalgo Don Quichotte de la Manche", hain
zuzen ere: hortaz, frantsesek (ere) berera egokitu dute izen hori
idazterakoan, munduko beren txoko txikiarako, alegia. Ahoskatzerakoan
kultura-mailaren aldagaia sartzea, bestalde, edozein kode bezain arbitrarioa
da.
Eta azkenik, Iparraldearen erreferentzia komeni zaigunerako hartzen dugu
sarritan; beste zenbait gauzatarako berehala jarri genien etiketa (maila
guztietan gainera, literaturan, ahozkoan, gramatikan, lexikoan, eta abar)
eta euskara "egokitik" baztertu, euskara batua sortu baino lehenago ere,
"kanpokoek" (horrela, oro har, latineraino iritsita) "kutsatua" zegoelakoan,
batzuetan euskara berarentzat atzerabueltarik ez duen kaltea eraginda,
batipat joan den mendearen hasieratik.
Ipuinak kontatu behar baditugu, osorik kontatu, eta ez hau ez da inori
propio zuzendutako errespuesta edo arrapostua, baizik eta (horrela,
adbertsatiboa hasieran jarrita) sarri-sarri errepikatzen den makulu bat.
----- Original Message -----
From: "Etxezarreta" <etxezarreta a bildua telefonica.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, April 29, 2005 12:07 AM
Subject: RE: [itzul] Kixote, Kijote eta txokozalekeria


Barkatu, frantsesez QUICHOTTE idazten dute.
Besarkada bat guztioi
Ramon E

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Mikel Morris
Enviado el: miércoles, 27 de abril de 2005 17:11
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Kixote, Kijote eta txokozalekeria



On 05-api-27, at 16:11, jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:

>
>
> Arazoa ez da nola ahoskatu behar den, nola idatzi behar den baizik
> eta
> "Quixote" formarik onena dela uste dut.
> Mikel
>
> Konforme, baina "-x-" ez nuke ahoskatuko |h|, eta |ks| ere ez, jakina.
> Euskarazko ixa ahoskera arruntean baino. Elexalde izenak ere eman du
> Elejalde (ez Eleksalde, nahiz batzuek hala ahoskatu).

** Baita Múgica/Muxika ere., baina izen horiek ez dira "Quixote" bezain
unibertsalak.
>
> Euskaldun arruntari (uler bedi, average) ezin zaio eskatu izen bakoitza
> jatorrizko hizkuntzan ondo ahoskatzeko, euskaraz ondo egin nahi badu.
> Betiko
> adibideak jartzearren: mundu guztiak ahoskatzen du (saiatzen da)
> Shakespeare
> |∫ekspiƏr| edo, baina inork ere ez Descartes, |deskartes| baizik.
** Gutxieneko kontua da hori. Quixote izen proprioa da. Bush idazten
da, baina ez da "buuz" esaten euskaraz.


> Bakoitzaren kultura mailaren arabera, edo erakutsi nahi duen mailaren
> arabera, ahoskatuko du batera, bestera edo ahal duenera.
>

** Quixoten nahikoa ezaguna da, ez da "Wotila" edo "ˇsznajdr" bezaina
arrotza. Gainera, Iparraldean nola esaten dute? Azaldu beharko diezu
zergatik  "Quijote" edo "Kijote" egin  behar den. Frantsesez, nik
dakidanez, munduko gehienek bezala, "Quixote" idazten dute. "Quixote",
azken batean, Espainia baino handiagoa da. Zergatik idatzi behar da
txokozaleek nahi duten bezala? "Quixote" unibertsala da. "Quijote",
"Kijote", "Kixote" munduko txoko txiki batekoak dira. Euskal Herria ez
da soilik Espainiako zati bat, Iparraldea ere badago, zorionez. Kultura
aldetik behintzat.

Mikel


******************************************

Mikel Morris
Morris Academy, S.L.
Santa Marina 3 behekoa
Zarautz, Gipuzkoa
E-20800
tel.  + (34) 943-130-257





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago