[itzul] Kixote, Kijote eta txokozalekeria

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Api 29, 12:13:03, CEST 2005


Hortaz, nik esango nuke Euskaltzaindiak 142. arauan (zuei esker irakurri
ahal izan dudan horretan) dioena aplika daitekeela hemen, bete-betean:

"...Goi-mailako ikerketetan beti da zilegi jatorrizko grafia erabiltzea..."

Eta hala ere, "antzinateko eskualdeen euskarazko izenak" araua eman du,
beraz euskaraz normal erabiltzeko euskarazko grafia hobesten duela ulertu
behar dugu.

Kasu honetara aplikaturik, esango nuke euskaraz normal erabiltzeko, "On
Kixote Mantxakoa" txukuna dela, eta "goi-mailako ikerketetan" edo beste
barik "jatorrizko grafia" erabili nahi/behar denean "Quixote" "beti" dela
egokia. Eta bakea hemen eta aintza han.

Hori bai, Kixote behintzat, euskaraz ahoskatuta, |ki∫ote|, ez gaztelaniaz
|kiχote|. Jatorrizko "Quixote" nola ahoskatu, erudiziorako geratzen da.

Jon


-----Mensaje original-----
De: Alfontso Mujika [mailto:alfon a bildua elhuyar.com] 
Enviado el: viernes, 29 de abril de 2005 9:39
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Kixote, Kijote eta txokozalekeria

Gaztelaniaz 'Quijote' (lehen 'Quixote'), frantsesez, Ramonek gogorarazi
digun bezala, 'Quichotte'.
Euskaraz, Txomin Agirre, Mirande eta Arestik 'Kijote' erabili zuten, eta
Berrondok ere, obra osoa euskaratu baitzuen, 'Kijote'. Azolak eta Azurmendik
'Quijote' erabili zuten. Mitxelenak ere 'Quijote' idatzi zuen (baina
testuinguru berezi samarrean, literaturako obra gehiago aipatzen baititu,
eta bakoitza jatorrizko hizkuntzan idatzita ematen ditu).
Euskarazko entziklopedietan -XX. mendearen azken hamarkadan argitaratuak-,
honela ageri da:

Elhuyar hiztegi entziklopedikoa: 'Kixote Mantxako'
Lur hiztegi entziklopedikoa: 'Don Kixote Mantxako' ageri da irudi-oinetan.
Testuan 'El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha' ageri da, jatorrizko
izena alegia, eta, gero, iruzkinean 'Kixotea' aipatzen da behin eta berriro.
Planeta entziklopedia: 'On Kixote Mantxako'
Harluxeten Euskal Hiztegi Entziklopedikoa: 'Kixote Mantxako'

Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola-liburuetako
landu duen Onomastika lanean (Euskaltzaindiaren oniritzi orokorra du, eta
laster argitaratuko da) 'On Kixote Mantxakoa' proposatzen da.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago