[itzul] 2% de descuento en gas
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Api 29, 13:26:03, CEST 2005
laugarren aukera bat ere badago, Iņaki, aukera-aukeran
4. sailtzailea eta hornitzaileen gutuna irakurri, baina badaezpada beste
inori galdetu, aurrekariak aurrekari.
Besterik ere bada (norberak jarri duena hortzez eta motzez defendatzea,
urrutira joan gabe), baina eguraldiak eusten dion bitartean, gaitzerdi.
Ondo izan
----- Original Message -----
From: "Terminologia BITEZ LOGOS" <terminologia a bildua bitez.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, April 29, 2005 1:23 PM
Subject: Re: [itzul] 2% de descuento en gas
Hiru aukera datozkit burura gorabehera hau ulertzeko:
1. zerrenda osoan ez du inork gas naturalik kontsumitzen
2. saltzaile eta hornitzaileen gutunei ez die inork jaramonik egiten
3. gaztelaniazko zatia irakurtzen dugu beti
Euskadin gas-mota hori hornitzen duen konpainia bakarrak bidali du gutun bat
esaldi horiexek biltzen dituena eta euskaraz honela emanda dago:
% 2ko deskontua gasaren fakturan
% 2ko deskontua argindarraren fakturan
Bestetik, ehunekoak adierazteko zeinu aritmetikoak oraino Euskaltzaindiaren
araurik merezi izan ez badu ere, badirudi, adituen aburuz, zeinuaren eta
zenbakiaren artean hutsunea utzita idatzi behar dela.
Eutsiko al dio! Ez da eguraldi makala astebururako.
Iņaki
BITEZ LOGOS
joxemarik 2005/04/29ko 10:59etan:
>Kaixo: nola emango zenukete hori?
>
>Batetik 2% de descuento, % 2 deskontua jarriko nuke, baina % 2ko formarekin
zalantza dut. Eta, bestetik, "en" hori?
>
>Mila esker
>
>joxemari
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago