[itzul] 2% de descuento en gas

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
Or, Api 29, 13:23:36, CEST 2005


Hiru aukera datozkit burura gorabehera hau ulertzeko:
1. zerrenda osoan ez du inork gas naturalik kontsumitzen
2. saltzaile eta hornitzaileen gutunei ez die inork jaramonik egiten
3. gaztelaniazko zatia irakurtzen dugu beti

Euskadin gas-mota hori hornitzen duen konpainia bakarrak bidali du gutun bat esaldi horiexek biltzen dituena eta euskaraz honela emanda dago:

% 2ko deskontua gasaren fakturan
% 2ko deskontua argindarraren fakturan

Bestetik, ehunekoak adierazteko zeinu aritmetikoak oraino Euskaltzaindiaren araurik merezi izan ez badu ere, badirudi, adituen aburuz, zeinuaren eta zenbakiaren artean hutsunea utzita idatzi behar dela.

Eutsiko al dio! Ez da eguraldi makala astebururako.

Iņaki
BITEZ LOGOS

joxemarik 2005/04/29ko 10:59etan:
>Kaixo: nola emango zenukete hori?
>
>Batetik 2% de descuento, % 2 deskontua jarriko nuke, baina % 2ko formarekin zalantza dut. Eta, bestetik, "en" hori?
>
>Mila esker
>
>joxemari




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago