[itzul] Toponimia
    jon-agirre a bildua ej-gv.es 
    jon-agirre a bildua ej-gv.es
       
    Or, Api 29, 14:58:00, CEST 2005
    
    
  
Astuntxoa naizela jakinda ere, toponimia zuzen erabiltzeko ahalegina egin
behar dela esan gabe ezin utzi. Izan ere, Nafarroan bada Orlagatu, mendi
bat. Euskaltzaindiaren arabera:
 
Euskal izena
Era ez onartua
Mendigunea
Altuera
Kokalekua
Orlagatu 
Olagato 
 
1136 m
Urraulgoiti (Nafarroa) , Galoze (Nafarroa) 
 
Gainera, Nafarroako ekialdeko haranetako bat Artzibar da, bailara edo
eskualde izatera iristen ez bada ere, eta bertan Artzi dago, leku bat. Egia
da badela Nafarroan Artze ere, auzo bat, baina ez ekialdean, Donamarian
baizik.
 
Bestalde, Zangoza dugu Nafarroako ekialdeko eskualde edo merindadeko buru.
 
Azkenik, asteburuan Iruņerantz bazoazte ez ahaztu Iruņeari artikulua kendu
behar zaiola.
 
Ondo izan,
 
Jon Agirre
 
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago