[itzul] correpasillos
Berasategi Zurutuza, Joxe M.
jmbera a bildua alava.net
Ast, Abu 4, 11:10:00, CEST 2005
Nire ustez, "oinez ikasten laguntzeko tresna" kontzeptua ez da aldatu urteen poderioz. Aldatu dena, ezinbestean, tresna bera edo, nahi baduzu, "tresna ugaritasuna", jostailutarako saltzeraino. Ez naiz proposatzen ari tresna guztiei, zahar eta berri, edozein dela itxura, izen bera jartzea. Proposatzen dudana da kontzeptu hura emateko izen generiko bat (ibilkin), gero tamaina, itxura, helburu eta gainerakoak kontuan hartuta eta denboraren poderioz sortzen diren aldaera eta erabilerekin izen desberdinak hartu behar dituena.
Ondo izan,
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
P.D. Ez dago zer barkatu, eta eskerrik asko "jaun" izendapenagatik. Izan ere, adinez behintzat ez nabil "Juan"enetik oso aparte.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Mikel Erro
Enviado el: jueves, 04 de agosto de 2005 9:25
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] correpasillos
Barkatu jauna, baina nire ustez "taca-taca" eta "correpasillos" ez da gauza
bera. Taca-taca lau gurpil zituen aulki moduko bat zen. Umea erdi-erdian
zihoala oinez. "Correpasillos" umeak atzeko aldetik barra bati helduta
ibiltzeko tramankulua da, marigorringo, txakurtxo, katutxo edo bestelako
formak dituena.
Baliagarria zaizulakoan. Ondo izan. Mikel Erro.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago