[itzul] 6.000 poliziatik gora ala 6.000tik gora polizia

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Abu 4, 15:02:56, CEST 2005


	Zuzentasun epaiak ematen hasi barik, <<x umetik gora>> egitura
tradizio luzeagokoa da. <<x-tik gora ume>> egitura, berriz, "atzo
arratsaldekoa". Orotariko Euskal Hiztegian, adibidez, ez dago <<x-tik gora
ume>> erakorik.

	Azkenaldian asko zabaldu da tradizio laburragokoa (<<x-tik gora
ume>>), deklinabideko atzizkiak errazago eransten zaizkio eta.

	Izan ere, <<hiru umetik gorak jakin dute galderari ondo erantzuten>>
okerra da. Edo esaten dugu <<hirutik gora umek jakin dute...>, edo beste
bide batetik jotzen dugu ergatiboaren marka itsasteko (<<hiru umek baino
gehiagok jakin dute...>>).

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago