[itzul] I+Gn eginiko inbertsioa / I+Gan eginiko inbertsioa
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Abu 18, 13:56:23, CEST 2005
<<'BEZ barne dela' edo 'BEZa barne dela'? Duela urte batzuk izan zen
halako joera bat absolutiboan deklinabide-atzizkia ez jartzeko, baina esango
nuke gaur egun absolutiboan ere sistematikoki eransten dela
deklinabide-atzizkia: 'BEZa barne dela'.>>
Ez dut uste hala, "sistematikoki", eransten denik.
<< Alde horretatik, BEZ edo NA (nortasun-agiria) siglen parekoa
da.>>
Are gehiago, esandakoaren arabera, BEZ siglari ("Zerga" hitz a-dunarekin
amaitzen denari) -a artikulua eransten bazaio, NA siglari ("agiri" hitz
a-rik gabearekin amaitzen denari), arrazoi gehiagorekin erantsi beharko
litzaioke, hau da, NAa. Eta hori ez da horrela egiten. Noski, barruko
hitzari barik, kanpoko formari begiratuz gehitu behar bazaio atzizki hori,
orduan bai, BEZek beharko luke eta NAk ez.
Nik uste, nominatiboan ez zaiola jartzen, ez behintzat sistematikoki, nahiz
eta inkoherentea dirudien "BEZ barne" baina "BEZaren ehunekoa" erabiltzeak.
Hausnarrean.
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago