[itzul] I+Gn eginiko inbertsioa / I+Gan eginiko inbertsioa

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Ast, Abu 18, 18:28:03, CEST 2005


Eskerrik asko zure ekarpenagatik , Iņaki, baina uste dut "Ontziola"koek BEZa
barne jokatuko dutela estropada iraileko bi lehenengo igandeetan, eta
faktura hori ordaintzeko lana handiegia izango dela gainerakoentzat, beren
garapen-maila handiena lortuta ere. Horretarako ez dago ikerketa sakonik
egin beharrik, zoritxarrez.
Baina, batek daki, itsasoa olatu txarrez beteta dago.
Ondo segi zu ere ordenagailuaren aurrean belzten, zalantzak zalantza.
----- Original Message -----
From: "Terminologia BITEZ LOGOS" <terminologia a bildua bitez.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, August 18, 2005 6:27 PM
Subject: RE: [itzul] I+Gn eginiko inbertsioa / I+Gan eginiko inbertsioa


Kaixo udako langile porrokatu eta pairakor guztioi.

Alfontsok zioen, besteak beste:
>3- Azkenik, beste puntu bat izan ohi da zalantza siglen deklinabidean.
Sigla
>izen arrunta bada ere, absolutiboan deklinabide-atzizkia jarri behar da ala
>ez? 'BEZ barne dela' edo 'BEZa barne dela'? Duela urte batzuk izan zen
>halako joera bat absolutiboan deklinabide-atzizkia ez jartzeko, baina
esango
>nuke gaur egun absolutiboan ere sistematikoki eransten dela
>deklinabide-atzizkia: 'BEZa barne dela'.

Ikerketa eta garapenaren auzian sartu gabe, zerga honen ingurukoari
ingurumarika ibili gatzaizkio zerrendan behin baino gehiagotan eta nahikoa
finkatuta edo dagoela ematen du iritzi hedatuenak.
Orokorki onartutzat eman daiteke akronimo-estatusa ematen zaiola ("hitz
beragainarena" batzuen esamoldean); beraz, mugatuta eta marratxorik gabe
eta absolutiboan deklinabide-atzizki eta guzti idatzi behar dela ez dago
zalantza handirik, gure ustez.

Hona hemen garai batzuetan azaldutako haien gaineko pare bat adibide.
Aurkitu ditugunak, alegia:

http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/6701/match=bez+

http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/6698/match=beza
+gotzon

Ondo segi eta ez amore eman ordenagailu aurretik hanka egiteko irrikari.
(A! eta ahaztu, gabe... Txema. Aupa Onddarbi!!)

Iņaki
BITEZ LOGOS




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago