[itzul] I+Gn eginiko inbertsioa / I+Gan eginiko inbertsioa
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Ast, Abu 18, 15:54:58, CEST 2005
Eskerrik asko emandako azalpen zehatzagatik, Alfontso.
----- Original Message -----
From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, August 18, 2005 1:16 PM
Subject: RE: [itzul] I+Gn eginiko inbertsioa / I+Gan eginiko inbertsioa
> Oso galdera ona. Izan ere, siglen deklinabideak badu zoko-mokorik eta
> ilungunerik!
>
> Gotzon Egiak honela dio:
> <oro har, siglak hitz autonomo gisa deklinatzen dira, ez ordezten duten
> sintagmaren arabera.>
> Hori egia da, baina horrek ez du arazo hau argitzen, siglak hitz arrunt
> moduan edo hitz berezi moduan deklina baitaitezke.
>
> Argitu beharreko puntu batzuk badaude:
>
> 1- Sigla hori zer da, izen berezia (NBE -Nazio batuen Erakundea- den
bezala)
> ala izen arrunta (BEZ -balio erantsiaren gaineko zerga-)? Erakunde baten
> saila edo atalaren izena bada, letra larriz idatziko litzateke eta izen
> berezitzat har liteke. Nolanahi ere, ohiko erabileran, 'ikerketa eta
> garapena' terminoa ordezkatzen du. Alde horretatik, esan daiteke BEZ sigla
> bezalakoa dela.
>
> 2- Sigla hori nola irakurtzen da? Edo ez da irakurtzen eta haren
jatorrizko
> terminoa esaten da? Oro har, siglak irakurri egiten dira, ahal bada izen
> arrunt moduan (BEZ sigla 'bez' irakurtzen da), eta, ezin bada, letraka (CD
> sigla 'zede' irakurtzen da). Esango nuke sigla hori honela irakurtzen
> dela/dugula: I+G 'i-gehi-ge'. Alde horretatik, aski berezia da sigla,
haren
> jatorria den sintagman ez baitago 'gehi' hori ('ikerketa eta garapena).
> Beste hainbeste gertatzen da 'ikerketa, garapena eta berrikuntza'
terminoan,
> I+G+B siglaz ordeztu baita.
>
> 3- Azkenik, beste puntu bat izan ohi da zalantza siglen deklinabidean.
Sigla
> izen arrunta bada ere, absolutiboan deklinabide-atzizkia jarri behar da
ala
> ez? 'BEZ barne dela' edo 'BEZa barne dela'? Duela urte batzuk izan zen
> halako joera bat absolutiboan deklinabide-atzizkia ez jartzeko, baina
esango
> nuke gaur egun absolutiboan ere sistematikoki eransten dela
> deklinabide-atzizkia: 'BEZa barne dela'.
>
> Badirudi bi ikuspegi onar litezkeela:
>
> A)Izen berezia da. Ondorioa: I+Gn
> - enpresetan I+G bultzatu beharra azpimarratu du ministroak
> - I+Gren egoera lastimagarria da Espainian
> - I+Gn egindako ahalegina
>
> B)Izen arrunta da. Ondorioa: I+Gan
> - enpresetan I+Ga bultzatu beharra azpimarratu du mnistroak
> - I+Garen egoera lastimagarria da Espainian
> - I+Gan egindako ahalegina
>
> Nik esango nuke izen arrunta dela, ez baitu erakunde baten izena
> ordezkatzen. Alde horretatik, BEZ edo NA (nortasun-agiria) siglen parekoa
> da. Hori onartuz gero, badirudi 'I+Gan' idatzi beharko litzatekeela.
> Nolanahi ere, Elhuyarren liburuki horietan 'I+Gan' erabili badugu ere
> (Txemak dioenez), erabilera hori ez da sistematikoa Elhuyarren, irizpidea
> garbi ez dugun seinale. Eta Elhuyarren 'I+Gn' forma ere erabili dugu.
>
> Siglen deklinabidearen arloan badira oraindik argitu eta zehaztu beharreko
> puntuak. Hezkuntza Sailaren Ortotipografia lanak badu siglei buruzko atal
> bat, baina orain esku artean dugun arazoari buruz ez du ezer argitzen.
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de txema
> Enviado el: jueves, 18 de agosto de 2005 12:02
> Para: Itzulist
> Asunto: [itzul] I+Gn eginiko inbertsioa / I+Gan eginiko inbertsioa
>
>
> Kaixo; bitara irakurtzen da hainbat eta hainbat tokitan egitura hori. Zein
> da zuzena(goa) eta zergatik?
> Eskerrik asko.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago