[itzul] I+Gn eginiko inbertsioa / I+Gan eginiko inbertsioa
Terminologia BITEZ LOGOS
terminologia a bildua bitez.com
Ast, Abu 18, 18:27:49, CEST 2005
Kaixo udako langile porrokatu eta pairakor guztioi.
Alfontsok zioen, besteak beste:
>3- Azkenik, beste puntu bat izan ohi da zalantza siglen deklinabidean. Sigla
>izen arrunta bada ere, absolutiboan deklinabide-atzizkia jarri behar da ala
>ez? 'BEZ barne dela' edo 'BEZa barne dela'? Duela urte batzuk izan zen
>halako joera bat absolutiboan deklinabide-atzizkia ez jartzeko, baina esango
>nuke gaur egun absolutiboan ere sistematikoki eransten dela
>deklinabide-atzizkia: 'BEZa barne dela'.
Ikerketa eta garapenaren auzian sartu gabe, zerga honen ingurukoari
ingurumarika ibili gatzaizkio zerrendan behin baino gehiagotan eta nahikoa
finkatuta edo dagoela ematen du iritzi hedatuenak.
Orokorki onartutzat eman daiteke akronimo-estatusa ematen zaiola ("hitz
beragainarena" batzuen esamoldean); beraz, mugatuta eta marratxorik gabe
eta absolutiboan deklinabide-atzizki eta guzti idatzi behar dela ez dago
zalantza handirik, gure ustez.
Hona hemen garai batzuetan azaldutako haien gaineko pare bat adibide.
Aurkitu ditugunak, alegia:
http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/6701/match=bez+
http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/6698/match=beza+gotzon
Ondo segi eta ez amore eman ordenagailu aurretik hanka egiteko irrikari.
(A! eta ahaztu, gabe... Txema. Aupa Onddarbi!!)
Iņaki
BITEZ LOGOS
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago