[itzul] kultura enpresariala / enpresa-kultura

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Abu 19, 10:30:37, CEST 2005


	Izen-elkarketa baliabide oso erabilgarria da euskaraz, baina arazo
bat baino gehiago ematen du.

	Ez nago oso ziur ondo ulertu dizudan, baina uste dut erreferentzia
aldatu duten adjektibo erreferentzialez ari zarela. <<Comercial>> da
horrelakoen adibide ona.

	<<centro comercial>>: <<merkataritza gunea>>

	Horraino ez dago arazorik. Baina <<comercial>> adjektiboak bere
bidea egin du, eta "merkatu"-tik urrundu da.

	<<los (agentes) comerciales de Salvat>>: "saltzaileak"
	<<Departamento Comercial>>: EiTBn publizitatearen ardura daukana
	<<margen comercial>>: zerbitzu baten gaineko kontratuan
zerbitzu-emaileak izango duen irabazia (ggb)

	Horrelakoetan izen-elkarketa ez da egokia. Mailegura jo behar da,
beraz.

	<<Salvateko komertzialak>>
	<<Arlo Komertziala>>
	<<irabazi komertziala>>???

	Karlosek bere mezuan azaldu duenez, kontua da muturraren zein
aldetan gauden erabakitzea: ala jatorrizko erreferentziaren muturrean, ala
jatorritik erabat aldentutako erreferentziaren muturrean. Tarteko alderen
batean bagaude, errezetak ematea zaila da.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago