[itzul] txapeketa gora txapelketa behera

Juan Jose Zorrilla Lopez eretza a bildua euskalnet.net
Al, Abu 22, 20:24:47, CEST 2005


Kaixo, itzulkide langile finok:
Zerrenda honetako aspaldiko partaide banaiz ere, ez naiz itzultzaile. Beti entzule gisa aritu naiz zerbait ikastekotan. Oraingoan  zalantza-dantzan natorkizue. Gure euskara elkarteak frontenis txapelketa bat antolatu du  eta kartelean tituloa idazterakoan datoz komeriak. Ahalegindu egin naiz euskaraz tituloa idatzen ta arazoak alde guztietatik. Horren froga esaldi hauek: 
Lehen Hodoibaltza umeentzako frontenis txapelketa-
Lehen Hodoibaltza umeentzako binakako frontenis txapelketa-
Umeentzako lehen Hodoibaltza frontenis txapelketa-
Lehen umeentzako Hodoibaltza frontenis txapelketa-
Lehen Hodoibaltza ume frontenis (binakako) txapelketa.
Lehen Hodoibaltza ume binakako frontenis  txapelketa
Ume binakako lehen Hodoibaltza frontenis txapelketa.
Gaztelaniaz (nire ama hizkuntza) idazterakoan lehenengo saioan atera zait, eta ondo ere atera zaidala uste dut:
Primer campeonato infantil de frontenis por parejas Hodoibaltza.
Zuen iradokizunen zain nauzue. Aurretiaz, eskerrik asko!
Juanjo Zorrilla


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago