[itzul] txapeketa gora txapelketa behera
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Abu 23, 08:22:56, CEST 2005
> Kaixo, itzulkide langile finok: Zerrenda honetako aspaldiko partaide
> banaiz ere, ez naiz itzultzaile. Beti entzule gisa aritu naiz zerbait
> ikastekotan. Oraingoan zalantza-dantzan natorkizue. Gure euskara
> elkarteak frontenis txapelketa bat antolatu du eta kartelean tituloa
> idazterakoan datoz komeriak. Ahalegindu egin naiz euskaraz tituloa
> idatzen ta arazoak alde guztietatik. Horren froga esaldi hauek: Lehen
> Hodoibaltza umeentzako frontenis txapelketa- Lehen Hodoibaltza
> umeentzako binakako frontenis txapelketa- Umeentzako lehen
> Hodoibaltza frontenis txapelketa- Lehen umeentzako Hodoibaltza
> frontenis txapelketa- Lehen Hodoibaltza ume frontenis (binakako)
> txapelketa. Lehen Hodoibaltza ume binakako frontenis txapelketa Ume
> binakako lehen Hodoibaltza frontenis txapelketa. Gaztelaniaz (nire
> ama hizkuntza) idazterakoan lehenengo saioan atera zait, eta ondo ere
> atera zaidala uste dut: Primer campeonato infantil de frontenis por
> parejas Hodoibaltza. Zuen iradokizunen zain nauzue. Aurretiaz,
> eskerrik asko! Juanjo Zorrilla
Ez nuke esango zuk gazteleraz eman duzuna begi-bistakoa edo ongi dagoen
bakarra denik. Niri, zuk emandakoaz gain, beste hamar datozkit burura
ber gauza esateko:
Zurea: Primer campeonato infantil de frontenis por parejas Hodoibaltza
Beste hamarrak:
1. Primer campeonato infantil por parejas de frontenis Hodoibaltza
2. Primer campeonato por parejas infantil de frontenis Hodoibaltza
3. Primer campeonato de frontenis infantil por parejas Hodoibaltza
4. Primer campeonato por parejas de frontenis infantil Hodoibaltza
5. Primer campeonato Hodoibaltza infantil de frontenis por parejas
6. Primer campeonato Hodoibaltza de frontenis infantil por parejas
7. Primer campeonato Hodoibaltza infantil por parejas de frontenis
8. Primer campeonato Hodoibaltza infantil de frontenis por parejas
9. Primer campeonato infantil Hodoibaltza de frontenis por parejas
10. Primer campeonato por parejas Hodoibaltza de frontenis infantil
Funtsean, zuk euskarari buruz adierazten zenuen arazo bera da
gazteleraz. Esango nuke sintagma bakar luze horren hedapenaren ikuspegia
izan daitekeela nahaspide:
[frontenis txapelketa]
[Hodoibaltza] [frontenis txapelketa]
[lehen] [Hodoibaltza] [frontenis txapelketa]
[lehen] [Hodoibaltza] [umeentzako] [frontenis txapelketa]
[lehen] [Hodoibaltza] [binakako] [umeentzako] [frontenis txapelketa]
Ez nuke esango multzook nahi bezala lekuz aldatzea guztiz libre denik;
esate baterako, [frontenis txapelketa] amaiera aldean behar da, hori
baita ISaren muina. Gainerakoak, berriz, aise alda daitezke, loturazko
kasuak ere aldatuta behar izanez gero, zuzentasunari eta ulermenari min
handirik eman gabe:
[lehen] [Hodoibaltza] [umeentzako] [frontenis txapelketa] [binaka]
[lehen] [Hodoibaltza] [binakako] [frontenis txapelketa] [umeentzat]
[lehen] [Hodoibaltza] [binakako] [umeentzako] [frontenis txapelketa]
[lehen] [Hodoibaltza] [umeen] [binakako] [frontenis txapelketa]
[umeen] [binakako] [Hodoibaltza] [lehen] [frontenis txapelketa]
Eta abar.
Nire hautua:
Lehen Hodoibaltza umeen binakako frontenis txapelketa.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago