[itzul] LAGUNTZA ESKE
Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque
iroque a bildua edebe.net
Ost, Abu 31, 09:22:15, CEST 2005
Egun on, Idoia:
Hona labur nire iritzia:
Lehengo legearen hitzez hitzeko aipamenetan bere horretan utziko nituzke
horiek guztiak, berariaz agertzen bada lege horretako pasarteak direla.
Bestela, lege berriko testuan, aurreko legeko artikulu batzuk errepikatu
arren, oraingo moldera ekarriko nituzke.
Hala ere, Administrazioko itzultzaileak jakintsuago, eta jakinaren gainean,
mintza daitezela.
iņigo
> Egun on:
>
>
>
> Atzo galderatxo bat egin nizuen. Erantzunik jaso ez eta, berriz natorkizue
> laguntza eskatzera. Ea baten batek erantzuten didan...
>
>
>
> Ingurumen eta Lurralde Altolamendu Saila Uraren Lege berria prestatzen ari
> da Legebiltzarrera bidaltzeko. Kontua da, Lege berri horrek Lurralde
> Historikoen Legea aldatzen duela; baina zenbait artikulu errepikatu egiten
> dira. Nire galdera da, errepikatzen diren artikuluok egungo terminologiara
> egokitu behar dira ala ordukoari eutsi behar zaio? KONDAIRA LURRALDEAK
> jarri beharrean LURRALDE HISTORIKOAK jarri, ala ez? Izan ere, jatorrizkoari
> eutsiz gero, errepikatzen diren artikuluetan KONDAIRA LURRALDEA agertuko da,
> eta berrietan, ostera, LURRALDE HISTORIKOA; eta horrek testua desitxuratuko
> du. Horrelakoetan nola jokatzen duzue?
>
>
>
>
>
> ESKERRIK ASKO ALDEZ AURRETIK.
>
>
>
>
>
> -----------------------------------------------------------
>
> Idoia Munitxa Zurikarai
>
> Hizkuntza normalizazioko teknikaria
>
> Ingurumena eta Lurralde Antolamendua
>
> i-munitxa a bildua ej-gv.es
>
> Telefonoa: 945-016977
>
> ------------------------------------------------------------------
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago