[itzul] LAGUNTZA ESKE
vegiluz a bildua ej-gv.es
vegiluz a bildua ej-gv.es
Ost, Abu 31, 09:22:21, CEST 2005
Aupa:
Lege BERRIA izanik berez dator erantzuna: berria
Beste kontu bat da artikulu horien aipamena egitea, hau da, errepikatu
beharrean, orduan argitaratu zena (ofiziala) ekarri behar denean, orduan
zeuden bezala eman beharra dago.
Beraz, Lurralde Historikoa.
Veronica Egiluz
-----Mensaje original-----
De: i-munitxa a bildua ej-gv.es [mailto:i-munitxa a bildua ej-gv.es]
Enviado el: miércoles, 31 de agosto de 2005 9:16
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] LAGUNTZA ESKE
Egun on:
Atzo galderatxo bat egin nizuen. Erantzunik jaso ez eta, berriz natorkizue
laguntza eskatzera. Ea baten batek erantzuten didan...
Ingurumen eta Lurralde Altolamendu Saila Uraren Lege berria prestatzen ari
da Legebiltzarrera bidaltzeko. Kontua da, Lege berri horrek Lurralde
Historikoen Legea aldatzen duela; baina zenbait artikulu errepikatu egiten
dira. Nire galdera da, errepikatzen diren artikuluok egungo terminologiara
egokitu behar dira ala ordukoari eutsi behar zaio? KONDAIRA LURRALDEAK
jarri beharrean LURRALDE HISTORIKOAK jarri, ala ez? Izan ere, jatorrizkoari
eutsiz gero, errepikatzen diren artikuluetan KONDAIRA LURRALDEA agertuko da,
eta berrietan, ostera, LURRALDE HISTORIKOA; eta horrek testua desitxuratuko
du. Horrelakoetan nola jokatzen duzue?
ESKERRIK ASKO ALDEZ AURRETIK.
-----------------------------------------------------------
Idoia Munitxa Zurikarai
Hizkuntza normalizazioko teknikaria
Ingurumena eta Lurralde Antolamendua
i-munitxa a bildua ej-gv.es
Telefonoa: 945-016977
------------------------------------------------------------------
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago