[itzul] LAGUNTZA ESKE
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ost, Abu 31, 09:33:51, CEST 2005
Lege testu berean kontzeptu bera bi modutara ematea itzulpen arazoa baino,
gorabehera legala da, nekez onartuko dutelako legelariek, seguru asko,
bitara ematea. Dena idazkera berrira ekartzeak benetako lege (paperezko
euskarririk gabe) utz dezake erredakzio berria, inon ez delako agertuko
dena delako artikulua bere hartan. Itzultzaileok erraz konponduko genuke
ohar bat jarrita, baina legeek ez dute oharrik onartzen. Demagun euskal
abokatu edo epaile batek bi lege testuak darabiltzala lanean... beste
parteak zalantzan jar litzake erraz askoan. Erredakzio zaharra eguneratu
eta erakunde ofizialen batek onartu beharko luke, baina... edonork
luzesteko bezain luze. Azken buruan, Espainiako konstituzioaren bi
itzulpen ditugu, baina, lege balioa, zeinek?
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago