[itzul] LAGUNTZA ESKE
Terminologia BITEZ LOGOS
terminologia a bildua bitez.com
Ost, Abu 31, 10:02:32, CEST 2005
Egun on, Idoia.
Aurrekook azaldutakoari kontra egin gabe adierazi nahi genuke koherentzia
dela edozein testutan zaindu beharreko alderdirik garrantzitsuenetariko bat
(are gehiago lege indarra izango duten testuetan, oro har).
Bestetik, bada hamaikatxo sasitestu hor eta han, eta horietakoren bat
eguneratzeko eta arazteko aukera bat bera ere galtzea penagarri litzateke.
Lege-testuen aldaezintasuna (orokorrean bai, baina, dagokigun kasuan guk ez
genuke horren ziur baieztatuko hori horrela denik) eta gorabehera legalak
(izango duzue erakunde horretan nori kontsultatu) alde batera utzita, testu
berria ahalik eta txukunen argitaratzeak merezi duelakoan gaude. Animo!
Iņaki
BITEZ LOGOS - terminologia
At 09:16 31/08/2005, you wrote:
>Egun on:
>
>Atzo galderatxo bat egin nizuen. Erantzunik jaso ez eta, berriz natorkizue
>laguntza eskatzera. Ea baten batek erantzuten didan...
>
>
>Ingurumen eta Lurralde Altolamendu Saila Uraren Lege berria prestatzen ari
>da Legebiltzarrera bidaltzeko. Kontua da, Lege berri horrek Lurralde
>Historikoen Legea aldatzen duela; baina zenbait artikulu errepikatu egiten
>dira. Nire galdera da, errepikatzen diren artikuluok egungo terminologiara
>egokitu behar dira ala ordukoari eutsi behar zaio? KONDAIRA LURRALDEAK
>jarri beharrean LURRALDE HISTORIKOAK jarri, ala ez? Izan ere, jatorrizkoari
>eutsiz gero, errepikatzen diren artikuluetan KONDAIRA LURRALDEA agertuko da,
>eta berrietan, ostera, LURRALDE HISTORIKOA; eta horrek testua desitxuratuko
>du. Horrelakoetan nola jokatzen duzue?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago