[itzul] Bilboko kale biren izendatzeko era
Garikoitz Etxebarria
garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Or, Abe 2, 09:23:28, CET 2005
Atzo Euskadi Irratitik Bilboko obra batzu barri ematean, Matiko aldean "Huertas de la Villa" kaleari zuzeneko itzulpena egin dio, zion kazetariak,
paraje horren jatorrizko ordaina ez al da Ibarreta?, galdetzen dot.
Antzeko kontu bat gertatzen da Bilboko Zorroza auzoan. Azken aste biotan Zorrozgoiti auzoan, etxe bateko auzokideen arteko liskarrak direla-ta, egunkarietan agertu da, azaldu da kalera, Zazpi Landa, hortik gaztelaniaz sarri ikusi izan dogun "Siete Campas" gaiztoaren ordaina.
Noiz, nork sortutakoa?, Ez dakit. Dakidana da jatorrizkoa jaten, eta desagertarazten dagoela.
Noraino zabaldu dan izen gaizto hori, auzo horretako futbol talde etariko bat, izen oker horregaz plazaratzen da jokatzera.
Garikoitz
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago