[itzul] isiltasun guztia / osoa?
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
Or, Abe 2, 16:17:08, CET 2005
Kontua ez da erraz-erraza ere.
a) "Egun osoa" eta "egun guztia": biak esaten dira, ezta?
b) "Herri guztia" eta "herri osoa". Jendeaz ari bagara, uste dut (uste dut)
"Herri guztia han zen" esaten dela gehiago; tokiaz ari bagara, ez daukat
batere garbi: "Herri guztia zeharkatu behar da" ala "Herri osoa zeharkatu
behar da"?
c) Abstraktuak: "Gurea da erru guztia", ezta? Baina lehengoan ustekabe
ederra eraman nuen, bilaketa bat eginda "erantzukizun osoa" gehiago
erabiltzen dela ikusi bainuen "erantzukizun guztia" baino.
d) Isiltasunaren kasuan, nik ez nuke ez bat eta ez bestea esango, baizik
"erabateko isiltasuna".
Deus argitu ez dudalako uste osoan, zuen irizpide zorrotzean daukat
esperantza guztia.
Patxi
>Badirudi "osoa" "zatigarri"ekin baizik ezin dela erabili, hau da,
>"pastel osoa" edota "pastel guztia", beraz ez legoke esaterik
>"isiltasun osoa", "isiltasun guztia" baino, ez baitago isiltasuna
>zatitzerik. Hala ere, gero eta gehiagotan ikusten dut "isiltasun
>osoa". Zuek nola esan edo itzultzen duzue? Bereizten dituzue? Herri
>osoa ala herri guztia?
>--
>Kepa Diegez
>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago