RE: [itzul] Presupuesto, plazo de ejecución
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Al, Abe 5, 14:58:55, CET 2005
*Gurean, "presupuesto de ejecución material" (bat-banaka obra batean parte hartzen duten gremio guztien lanaren kostuaren aurrekontuen batuketa) eta "presupuesto de contrata" (aurreko hori bera kontratistak kobratu gogo duena gehituta) bereizi behar zirela eta, lehenbizikoarentzat honela erababaki genuen:
- Gauzatze aurrekontua; obra gauzatzeko aurrekontua
Eta bigarrenarentzat:
- Kontrata aurrekontua; kontrata bidezko aurrekontua
*Epeari dagokionez, librexeago ibili gara (eta gabiltza), baina uste dut gehienbat "lanak" edo "obra" "egiteko epea" egiten dugula.
Mikel Taberna
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de ARTEZ Itzulpengintza
Enviado el: lunes, 05 de diciembre de 2005 14:14
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Presupuesto, plazo de ejecución
Irizpideak bateratzeko bidean,
zelan erabiltzen duzue hori euskaraz? (Eraikuntza alorrean)
- Exekuzio aurrekontu, epe
- Egikaritze aurrekontu, epe
- Egite aurrekontu, epe
- Burutze aurrekontu, epe
- Gauzatze aurrekontu, epe
Aukera larregi, aukeran.
Zeinen alde egiten duzue, eta zergatik?.
Eskerrik asko,
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago