[itzul] enpo albokan

Asier Irizar marraskillo a bildua gmail.com
As, Abe 6, 15:59:59, CET 2005


Juan Mari Lekuonaren "Meretriz hila" izeneko poemaren zati bat da honakoa:

Diruak harri-bihur bihotza.

Maite-eza den odolustu hauen

labana zorrotza.

Ederrak hau din hamarren:

ororentzat izan aurren,

hiretzako hurren,

gain eta barren.

Gogaikarria sentitu den nazka.

Ezin inola estura hau aska.

Ezin iritsi:

Enpo albokan gozamen gutxi.

Hil-zorian guk jarri haugu

mila loxintxa, mila balaku.

Nazkatu haiz eta

kendu dun bizia.
Inork ba al daki zer den "enpo albokan" hori? Sarasolaren hiztegian
begiratu, eta "enpo egin" ase egin dela jartzen du. Hala ere, ezin asmatu
zer esan nahi duen esaldiak.

Asier



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago