ER: [itzul] isiltasun guztia / osoa?

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Abe 7, 11:01:53, CET 2005


Uste dut bi gauza desberdin direla. Batetik, "zer parte?" galderarekin
egokitzen dena: "parte bat ez: (X) guztia/osoa". Horretan, sinonimiaz
erabiltzen dira biak.

"Guzti"k ez bezala, ordea, "oso"k badu izenondo petoa izateari loturiko
beste erabilera eta adiera bat (oso = bete, erabateko...), NOLAKO galderari
dagokiona, hots, adjektibo kalifikatibo tipikoarena (eta ez, beste
erabileran bezala, kantitateari dagokiona).

Uste dut beste adiera hori dela, hain zuzen, "isiltasun osoa" (=erabatekoa)
egitera garamatzana eta (ustez zuk diozunaren aurka, Kepa) "isiltasun
guztia" testuinguru arruntetan bederen baztertzera.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Kepa Diegez
Bidalia: ostirala, 2005.eko abenduak 2 13:54
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] isiltasun guztia / osoa?


Badirudi "osoa" "zatigarri"ekin baizik ezin dela erabili, hau da,
"pastel osoa" edota "pastel guztia", beraz ez legoke esaterik
"isiltasun osoa", "isiltasun guztia" baino, ez baitago isiltasuna
zatitzerik. Hala ere, gero eta gehiagotan ikusten dut "isiltasun
osoa". Zuek nola esan edo itzultzen duzue? Bereizten dituzue? Herri
osoa ala herri guztia?
--
Kepa Diegez




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago