RE: [itzul] apadrinar un niño

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Abe 13, 09:21:09, CET 2005


Aitortu dut ez daukadala ordezko onik... baina, tira, itaun zuzenari
erantzun egin behar.

"Besoetan" hartzearen oihartzuna mantenduz, baina bataioarena kenduz, eta
"parraine" irudiaren gainetik "sponsor" hobetsiz (hotz-beroak eta
goxotasuna, oso subjektiboak izaki, bakoitzaren barneko bizipenek
baldintzatzen dituzte)...:

"HARTU UME BAT BABESEAN" proposatuko nuke "Apadrina un niño" emateko.

Galdera zuzenak erantzun zuzena:)

Jon Agirre


-----Mensaje original-----
De: Paúl Picado [mailto:paulpicado a bildua yahoo.es] 
Enviado el: lunes, 12 de diciembre de 2005 16:10
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] apadrinar un niño

Jon, eta zuk nola esango zenuke "Apadrina un niño"?

jon-agirre a bildua ej-gv.es escribió:  Uste dut, Karlosek izan ezik, beste
erantzunek bataioa zutela gogoan.
Hirugarren munduko umeei diru-laguntza emateari ere "besoetan hartzea"
esaten diozue, benetan? "Aitabitxi", "amabitxi" edo "gurasobitxi" izatea?

Eliza-giroan "aitordetza" (apadrinamiento) ikusi izan dut. Baina ez deritzot
ondo, lau arrazoigatik:
1.- Ez delako aitaordea izatea ('padrino' ez da 'padrastro'), aitaz
gainerakoa ez da aitaren ordezkoa.
2.- Amaordea ere izan litekeelako (gurasordea?).
3.- Izatekotan, 'aitAordetza' litzatekeelako.
4.- Eta, batez ere, Karlosek eman duen esanahia eman behar delako, aita-amak
bakean utzita.

Hori bai, aitortzen dut ez dudala aitaorderen ordezko onik.

Jon Agirre



---------------------------------

Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es





Paúl Picado Moreno    

		
---------------------------------

Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago