RE: [itzul] apadrinar un niņo

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Al, Abe 12, 16:53:59, CET 2005


	Uste dut aukerak bi baino ez direla:

· Gaztelaniaren / frantsesaren bidea: <<apadrinamiento>> / <<parrainage>>.
· Ingelesaren bidea: <<sponsorship>>.

	Niri, ingelesaren bidea (<<to sponsor a child>>...) hotzegia
iruditzen zait (eta ez oso adierazkorra): <<ume bat babestu>>, <<ume bat
diruz lagundu>>...

	Beste bidetik abiatuta, beraz, lehendabizi otu lekigukeena,
<<aitabitxi>> eta <<amabitxi>>, ez zait oso erabilgarria iruditzen: generoa
agerian daukate; ez zaie aditzik eratortzen (ufa!); "kontraparteak" ez dauka
deiturarik...

	<<Besoetakoa>> / <<besoetan hartzea>> oso egokiak begitantzen
zaizkit: buruan irudi amultsuak sortzen dizkidate; aditza ere badugu; izenak
behar beste (<<besoetakoa>>, <<nire besoetakoa>>, <<nire alaba besoetakoa>>,
<<nire ume besoetakoa>>, <<ume honen aita besoetakoa naiz>>...).

Asier Larrinaga 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago