[itzul] Kanada

Ander Irizar airizar a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Abe 15, 11:06:38, CET 2005


> Harrapatuko genuke hemen halakorik, ezta?
>
> Toponymie du Canada
> http://geonames.nrcan.gc.ca/index_f.php

Epa, Gotzon:
Gainetik begiratu diat, baina iruditzen zaidak Nafarroakoa ez dela
amutsagoa. Begiratu bi hauek:

http://toponimianavarra.tracasa.es/

http://sitna.cfnavarra.es/

Sitnako horretan, irudi batean gainean jarri, goiko "Bektore geruzak" menuan
"Toponimia" aukeratu eta beheko tresnetan informazioko "i" letra sakatuta,
zerutik hartutako argazki horretako puntu batean klik eginez horren
leku-izena erakusten du; eta, ezkerretan, toponimia-fitxa ere ikus daiteke.
Ikusgarria, benetan.

Horren guztiaren oinarrian 1989an hasi eta lau urte eta erdiz historialari
eta hizkuntzalarien talde batek -Jimeno Jurioren zuzendaritzapean,
Nafarroako Gobernuaren diruarekin eta Euskaltzaindiaren aholku eta
babesarekin- eginiko lana dago. Nafarroako toponimia guztia (toponimia
historikoa, artxiboetan bilatutakoa, eta toponimia bizia) bildu nahi izan
zen orduan. Lanaren zatirik handiena "Nafarroa: Toponimia eta Mapagintza"
(Navarra: Toponimia y Cartografía) bilduman argitaratuta dago, mapak eta
guzti. 59 liburuki dira, 2000n argitaratzen bukatu zirenak.

Ander Irizar eta Mikel Iriarte






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago