[itzul] Kanada

Mikel Iriarte mikeli a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Abe 15, 12:26:20, CET 2005


Sitnako informazio bera baina erabiltzen oraindik ere errazago:
www.idena.navarra.es


----- Original Message ----- 
From: "Ander Irizar" <airizar a bildua parlamento-navarra.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, December 15, 2005 11:06 AM
Subject: Re: [itzul] Kanada


> > Harrapatuko genuke hemen halakorik, ezta?
> >
> > Toponymie du Canada
> > http://geonames.nrcan.gc.ca/index_f.php
>
> Epa, Gotzon:
> Gainetik begiratu diat, baina iruditzen zaidak Nafarroakoa ez dela
> amutsagoa. Begiratu bi hauek:
>
> http://toponimianavarra.tracasa.es/
>
> http://sitna.cfnavarra.es/
>
> Sitnako horretan, irudi batean gainean jarri, goiko "Bektore geruzak"
menuan
> "Toponimia" aukeratu eta beheko tresnetan informazioko "i" letra sakatuta,
> zerutik hartutako argazki horretako puntu batean klik eginez horren
> leku-izena erakusten du; eta, ezkerretan, toponimia-fitxa ere ikus
daiteke.
> Ikusgarria, benetan.
>
> Horren guztiaren oinarrian 1989an hasi eta lau urte eta erdiz historialari
> eta hizkuntzalarien talde batek -Jimeno Jurioren zuzendaritzapean,
> Nafarroako Gobernuaren diruarekin eta Euskaltzaindiaren aholku eta
> babesarekin- eginiko lana dago. Nafarroako toponimia guztia (toponimia
> historikoa, artxiboetan bilatutakoa, eta toponimia bizia) bildu nahi izan
> zen orduan. Lanaren zatirik handiena "Nafarroa: Toponimia eta Mapagintza"
> (Navarra: Toponimia y Cartografía) bilduman argitaratuta dago, mapak eta
> guzti. 59 liburuki dira, 2000n argitaratzen bukatu zirenak.
>
> Ander Irizar eta Mikel Iriarte
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago