[itzul] rifle de asalto
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Ast, Abe 15, 13:48:06, CET 2005
Kaixo; inork ba al daki edo ikusi edo irakurri al du nola ematen den euskaraz hori? Eremu semantikoak eremu semantiko, badirudi armadetako lehen lerroko indarrek erabiltzen duten bana-banako su-arma arinak sartzen direla multzo horretan (esaterako, AEBetako marineak M-16a, errusiarrek eta beste hainbatek AK-47a eta abar), eta irakurri dudan testuan ere horrelako arma bat izan liteke. Inork laguntzerik bai?
Eskerrik asko
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago