[itzul] Zalantza

Irene Arrarats iarrarats a bildua berria.info
As, Abe 20, 20:18:55, CET 2005


	Arratsalde on:

	Horiei buruzko informazioa EGLU-V liburuan duzu, 370-371 orrialdeetan. 
Lagungarri izango zaizulakoan, hona hemen pusketa bat:

	"Egia da 'balitz bezala' eta 'bailitzan' baliokidetzat hartu dituztela 
idazleek, baina 'bailitzan' gisakoak ez dira arkaikoak, aski berriak 
baizik, eta, gainera, itxura guztien arabera, gramatika legeen kontra 
eratuak. Horrenbestez, bazter utzi beharrekoak ez badira, bultzatzekoak 
ez dira.
	Gainera, horrelako adibideak gehienetan hirugarren pertsonakoak dira, 
'l'-z hasten diren adizkiak alegia: 'bailuen', 'bailitzan', 'bailiran', 
etab. Jakina, teorian, gainerako adizkiekin ere zilegi izan behar luke: 
'baikenuen', 'bainintzen', 'baitzinen', etab., baina hauek, testu 
batean aurkituz gero, beste zerbait direla ere pentsa genezake, 
kausazkoak adibidez. Horregatik, arrakasta izan duten formak 
'bailitzan' eta 'bailuen' dira, eta aditz nagusi direnean bereziki, ez 
laguntzaile.
	Nolanahi ere, forma arazotsuak dira eta, gainera, tradizio urrikoak. 
Autore berrietan agertzen dira, ez zaharretan."
	

	Irene Arrarats


El 20/12/2005, a las 19:39, Itzuliz escribió:

> Kaixo: ea bi hauek
>
> Balitz bezala  =  BAILITZAN (hau da, behintzat, gehien erabiltzen dena)
> Balira bezala  =  BAILIRAN ala BALIRAN (Xuxenek lehenengoa ez du 
> onartzen)
>
> Ba al dakizue zertan den?
>
> Mila esker
>
> Joxemari
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago