[itzul] informatikan aditu direnentzat

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ost, Abe 21, 10:40:15, CET 2005


'atzitu' eta 'sartu' direla eta, ohar pare bat:

Informatikan, 'atzitu' aditza 'to access'-en ordaintzat erabiltzen da
ekintzak objektua duenean; adibidez, 'datuak' objektuarekin: "Access to data
varies depending on the source of the data". Horrelakoetan, 'datuak atzitu
egiten dira'. 'Memoria' eta 'fitxategi'-rekin ere antzera erabiltzen da.

Adibidez (Euskalterm, http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm).

[151/30] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Informatika | Sarrera/irteera eta komunikazioa | S/Iko
prozesadoreak
Definizioa: Gailu desberdinetatik memoria-bloke (edo bloke-multzo) baterako
atzipenak kudeatzeko unitatea.
eu 	memoria-atzipeneko kontroladore (aldaera ortografikoa)
	memori atzipeneko kontroladore
es 	controlador de acceso a memoria
fr 	contrôleur d'accès mémoire
en 	memory control unit
	memory access controller

Baina 'sare', 'ordenagailu', 'sistema informatiko' eta antzekoekin (edo, oro
har, osagarria 'zer' gabe 'nora' edo 'zertara' denean), 'sartu' erabiltzen
da. Horregatik, Euskaltelentzat prestatu dugun Telekomunikazio Hiztegian
(http://www.telekomunikaziohiztegia.org/), 'sartu', 'sartze' eta 'sarbide'
hitzak erabili ditugu terminoetan. Adibidez:

-----------------------
multiple access
Sarea

Komunikazio-sistema batean, baliabide bat (transmisio-kanala, esaterako)
aldi berean hainbat erabiltzaileren artean partekatzeko teknika.

eu: sarbide anizkoitz
es: acceso múltiple
fr: accès multiple

-----------------------
basic rate access
sin: basic rate interface; BRA; BRI

Telefonia

64 kbps-ko B kanal bi eta 16 kbps-ko D kanal bat dituen oinarrizko ISDN
zerbitzua (2B+D). B kanalek informazioa garraiatzen dute, eta D kanala
informazio hori seinalizatu eta kontrolatzeaz arduratzen da. Erabiltzaile
arruntari eta bulego eta enpresa txikiei zuzenduta dago.

eu: BRA; BRI; oinarrizko sarbide
es: acceso a velocidad básica; acceso básico; acceso básico RDSI; BRA;
interfaz de acceso básico
fr: accès au débit de base; accès BRI; accès de base; ADP; interface à débit
de base

-----------------------

Euskalterm-en ere badituzu horrelakoen adibideak

[151/2] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Informatika | Bulegotika | Internet eta posta elektronikoa
Definizioa: Interneteko hornitzaile batean irekitako kontua, sareko
baliabideetara sartzeko aukera ematen duena.
eu 	Internetera sartzeko kontu
es 	cuenta de acceso a Internet
fr 	compte d'accès Internet
en 	Internet access account

Azkenik, 'tecla de acceso rápido' edo 'hot key' delakoaren ordainak
bestelako erabidea izan du, gure ustez guztiz egokia:

[1/1] Windows ingurunea
Sailkapena: Informatika | Windows ingurunea
eu 	Laster-tekla
es 	Tecla de acceso directo
fr 	Touche d'accès rapide
en 	Hot Key

-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de usua lasa urkiri
Enviado el: martes, 20 de diciembre de 2005 18:08
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] informatikan aditu direnentzat


Ni ez naiz informatikan aditua, baina UZEIren Informatika eta Internet
Hiztegian "acceso" esateko "atzipen" erabiltzen dute eta "memoria de acceso
rápido" edo "memoria rápida" esateko berriz "atzipen azkarreko memoria".
  Adibide hauek jarraituz "atzipen-tekla" eta "atzipen azkarreko tekla"
proposatuko nizkizuke.

Agurtzane Mallona <amallona a bildua euskal.deusto.es> escribió:
  Eguerdi on, denoi:
Informatika arloko termino batzuk zelan jarri asmatu ezinik nabil eta
zuei galdetzea otu zait. Zer da "tecla de acceso", "sartu tekla"? Eta
"tecla de acceso rápido" zer da, "laster-tekla"?
Mila esker.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea




---------------------------------

Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago