ER: [itzul] (gairik gabea)
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Abe 22, 09:58:59, CET 2005
Guztiz ere zuzena duzu, jakina, joskera hori.
Ez dakit, gainera, "partitiboak plurala onartzea" ote den hori. Akaso, beste
honelakoekin nahastu zaizu zalantza:
*Bazen gizonik etxean geratzen zirenak.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: maite-mena a bildua ej-gv.es
Bidalia: osteguna, 2005.eko abenduak 22 08:49
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] (gairik gabea)
Egun on lagunok:
Partitiboaren erabilera hau ontzat emango zenuke? "Munduko neskarik
politenak Euskal Herrikoak dira" Partitiboak onartzen du plurala?
Eskerrik asko
Maite Mena
Eusko Jaurlaritzako Administrazio orokorreko teknikaria
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago