[itzul] (gairik gabea)

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Abe 22, 10:25:50, CET 2005


	Zure adibidean, partitiboa superlatiboko egitura baten barruan ageri
da.

	Superlatiboetan, modu bi daukagu izena adjektibo graduatuari
itsasteko.

	· Beste barik: <<neska politenak>>.

	· Partibiboaren bidez: <<neskarik politenak>>.

	Biak daude ondo. Eta ezin da esan ez singularra denik, ez plurala
denik. Singularra edo plurala, superlatiboko egitura osoa izango da. Kasu
honetan <<neska(rik) politenAK>>, alegia, plurala.

	Egia da partitiboa "esaldia osatzeko" erabiltzen denean, aditza
singularrean jarri behar dela, esate baterako: <<jai honetara ez da gure
herriko neskarik etorri>>.

	Baina, esan bezala, era horretako adibideetan, partitiboak ez duela
betetzen izena beste zerbaiti itsasteko funtzioa, esaldiaren osagai bat
markatzeko ("deklinatzeko") funtzioa baizik.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago