RE: [itzul] acción aquiliana
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Abe 22, 10:35:51, CET 2005
Lex Aquiliaren atzean Aquilius dago, Kristo aurreko III. mendeko tribunoa,
ez mitologiako Akiles (Achilles).
Beraz, Euskaltzaindiaren arauen arabera:
-us, -i > -o. Adibidez, lat. Catullus, -i: eusk. Katulo
qui, que > ki, ke. Adibidez, Tarkinio, Kerketulano
Euskaraz, Akilio. Akilioren legea, Akilio legea, akiliar legea, akiliotar
legea..., hau da, akiliar edo akiliotar izango litzateke, hots, euskaraz
Akilio jatorritik eratorria. Akiliar ala akiliotar den ez dakit. Alde
batetik Maurizio eta mauriziar ditugu, baina bestetik Tokio eta tokiotar. Ez
dakit zein litzatekeen egokiena Akiliorekin erabiltzeko.
Bestalde, Akili ez denez, ez nuke akilitar egingo, baina erabilera bere alde
badu...
Jon
-----Mensaje original-----
De: Aitziber Eizagirre Arin [mailto:eizagirre.a a bildua AJU.ej-gv.es]
Enviado el: jueves, 22 de diciembre de 2005 8:28
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] acción aquiliana
Galdera egin nuenean ez nuen esan, baina "acción aquiliana" epai batean
erabili dute, zuzenbideko oinarrietan.
Bestalde, "akiliar" edo "akilitar"?
-----Mensaje original-----
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Enviado el: miércoles, 21 de diciembre de 2005 15:18
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] acción aquiliana
"akzio akiliana" ez nuke inola ere jarriko "acción aquiliana" emateko,
esamolde okerra baita, "akzio akilianoa" ere ez nuke emango. "Kontratuz
kanpoko akzioa", "kontratu gabeko akzioa" edo "kontraturik ez denerako
akzioa" nahi ez badira "akilestar akzioa" izango litzateke, izatekotan.
Baina hori, guztiz beharrezkoa balitz.
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago