[itzul] Licenciado POR la Universidad de...

sara a bildua euskal.deusto.es sara a bildua euskal.deusto.es
Ast, Abe 22, 12:01:27, CET 2005


Guri sarri agertzen zaizkigu licenciado, doctor, máster... por la 
universidad de x.
- 'Lizentziatu' adiztzat hartuta, urlia ez dakit nongo unibertsitatean 
lizentziatua dela behin baino gehiagotan idatzi dugu.
- Doktore agirietan, berriz, 'Doctor por la Universidad de Deusto' 
euskeraz 'Deustuko Unibertsitateko doktorea' ematen dugu, 
konbentzimendu larregi barik, baina.

Honekin lotuta, 'licenciado/diplomado/experto/ingeniero/ingeniero 
técnico/máster... en ...' euskaraz emateko zalantza handiak ditugu 
(zertan/-ko).

Gustura irakurriko ditugu gai honen gaineko iritzi gehiago. Eskerrik 
asko aurretiaz.

Bide batez, zorionak denoi.
Sara Muniozguren
Deustuko Unibertsitatea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago