[itzul] Licenciado POR la Universidad de...
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Abe 22, 12:29:02, CET 2005
Hiztegi batuan _lizentziadun_ agertzen da.
Lizentzia duenak hartarako ahalmena duen erakundeak emanda eduki ohi du;
ostu ezean, jakina (ez da txantxa, halakorik ere badabil geure
bazterrotatik); pentsa liteke, beraz, egituraren barruan dagoela harako
hark dena delako unibertsitatearen lizentzia (unibertsitateak emaniko edo
aitorturiko) lizentzia duela.
Halere, Juan Garziak Senezen honako hau esan zuen:
>Zalantza bera ibili da gurean, "lizentziatu" partizipioarekin, bi
erabilerak onartzen baititu sintaktikoki:
>Zuzenbidean lizentziatua (partizipioa aditz gisa adizlagunez
konplementatua)
>zuzenbideKO lizentziatua (partizipioa izen gisa izenlagunez
konplementatua)
>Nolanahi ere, azpian zinezko lokatiboa dagoela argiago erakusten du
horrek, hots:
>zuzenbideAN (irakasten dabilena) > zuzenbideKO irakaslea
>Eta ez, zenbaitek nahi lukeenez, elkarren aldaera peto gisa:
>zuzenbide-irakaslea < > zuzenbideKO irakaslea
>[hori irakasten duena] < >[HORRETAN irakasle diharduena]
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago