[itzul] Campanilla

fipbazuj a bildua vc.ehu.es fipbazuj a bildua vc.ehu.es
As, Abe 27, 13:14:28, CET 2005



Txilintxoari joaldi bat eman eta hona nire iritzia: ipuin klasikoak 
pantailaratzen direnean, beti ere xede hizkuntzan egin eta zabaldu 
diren itzulpenak hartu behar dira kontuan. Nik ez dut dudarik egiten 
Euskal Telebistan zein bikoizketa-etxeetako itzultzaile-egokitzaileek 
hala jokatzen dutela. 
Peter Panen kasuan eta beste askoren kasuan (Altxor Uhartea, kasu), 
gertatzen den bezala, euskal itzulpenak berandu iritsi dira, hau da, 
gehienok buruan dauzkagun erreferentzia ia bakarrak 
gaztelaniazkoarenak dira. 
Azkenik, Julen Gabiriak Peter Panen euskal itzulpenaren hitzaurrean 
honela ematen ditu pertsonaia nagusien itzulpen-egokipenak:

* Sekula Betiko Lurraldea
* Kako-oker kapitaina
* Txilintxo 
* Tigre Lilitxo

Bide batez esanda, izen horiek ez dira ofizialak eta erabilerak behin 
betiko finkatuko ditu edo beste batzuk sortuko ditu.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago