[itzul] arrautza frijitua ala frijitutako arrautza?

Igor Odriozola odriozola a bildua euskalerria.org
As, Abe 27, 23:30:57, CET 2005


Kaixo, denoi.

'Arrautza frijitua', 'frijitutako arrautza'. Zer alde dago bi horien
artean? Jatekoekin jardutean, inongo zalantzarik ez dago zer ordenatan
erabiltzen diren: 'patata egosia' (eta ez 'egositako patata'), 'okela
errea' (eta ez 'erretako okela') eta abar. Ez zait erraza, dena dela, aldea
zein den ikustea, baina erabilerak esaten dit parentesi artean ez dagoena
dela onena.

Jatekoak alde batera utzita, bestelako kontzeptu batzuk itzultzerakoan:
'Hanka apurtua' ala 'apurtutako hanka'? 'Sofa pintatua' ala 'pintatutako
sofa'? Zer alde dago bataren eta bestearen artean? Gure bailaran (Deba
bailaran, eta barkamena, aldez aurretik, konfunditzen banaiz), bigarren
kasua erabiltzeko joera dugu ia beti. Hortaz, zalantza sortzen zait
'producto importado' eta antzekoak itzultzerakoan ('produktu inportatua'
ala 'inportatutako produktua'?). Kontua da bien artean aldea dagoela
ikusten dudala, baina ez dakit zein den. Zein da bien arteko aldea? Noiz da
egokiagoa bata, noiz bestea?

Inork laguntzerik balu, eskerrik asko aldez aurretik,

Igor Odriozola
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago