[itzul] arrautza frijitua ala frijitutako arrautza?
mikelhb a bildua teleline.es
mikelhb a bildua teleline.es
Ost, Abe 28, 01:41:34, CET 2005
Ez dizut nik azalpen gramatikorik emanen, baina bai
iruzkin bat eginen. Ia ostiralero ikusten ditut pilota partidak,
eta askotan oso arraro iruditu zait -oker ez esatearren-
partidaren emaitzak adieraztean, hots, pilotariek nolako
tantoak egin eta galdu dituzten pantailan azaltzean, duten
ohizko era: esate baterako, "sakez egindakoak", "erasoan
galdutakoak"... Iruditzen zait askoz naturalago izango
litzatekeela "sakez egin(ak)" eta "erasoan galdu(ak)".
Bat nator zurekin iritzi horretan, eta uste dut gehienetan
kalifikatzaile hutsa dela ("patata egosia") adierazi nahi
dena, eta izena ez dela kasu horietan mintzagaia, gehiago
dela kalifikatzaile hori.
Mikel
On 27 Dec 2005 at 23:30, Igor Odriozola wrote:
> Kaixo, denoi.
>
> 'Arrautza frijitua', 'frijitutako arrautza'. Zer alde dago bi horien
> artean? Jatekoekin jardutean, inongo zalantzarik ez dago zer ordenatan
> erabiltzen diren: 'patata egosia' (eta ez 'egositako patata'), 'okela
> errea' (eta ez 'erretako okela') eta abar. Ez zait erraza, dena dela,
> aldea zein den ikustea, baina erabilerak esaten dit parentesi artean
> ez dagoena dela onena.
>
> Jatekoak alde batera utzita, bestelako kontzeptu batzuk
> itzultzerakoan: 'Hanka apurtua' ala 'apurtutako hanka'? 'Sofa
> pintatua' ala 'pintatutako sofa'? Zer alde dago bataren eta bestearen
> artean? Gure bailaran (Deba bailaran, eta barkamena, aldez aurretik,
> konfunditzen banaiz), bigarren kasua erabiltzeko joera dugu ia beti.
> Hortaz, zalantza sortzen zait 'producto importado' eta antzekoak
> itzultzerakoan ('produktu inportatua' ala 'inportatutako produktua'?).
> Kontua da bien artean aldea dagoela ikusten dudala, baina ez dakit
> zein den. Zein da bien arteko aldea? Noiz da egokiagoa bata, noiz
> bestea?
>
> Inork laguntzerik balu, eskerrik asko aldez aurretik,
>
> Igor Odriozola
> _________________________________________________________
> Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
> ______________________________________________________________________
> _____________________ Lortu posta elektronikoa doan >>
> http://www.euskalerria.org
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago