[itzul] Beste gu

Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Or, Ots 4, 10:42:11, CET 2005





Niri ere ondo iruditzen zait hizkuntzarekin jokatzeko aukera izatea, baita
hizkuntza behartuta ere. Hor dago grazia. Izan ere, "Denok gara gutarrak"
edo horrelakoren bat ere jar zitekeen, baina ez litzateke horren deigarria,
ez ginateke orain ari garen bezala arituko.



                                                                           
             jon-agirre a bildua ej-gv.                                             
             es                                                            
             Enviado por:                                             Para 
             itzul-bounces a bildua pos         itzul a bildua postaria.com                  
             taria.com                                                  cc 
                                                                           
                                                                    Asunto 
             04/02/2005 09:46          RE: [itzul] Beste gu                
                                                                           
                                                                           
                Por favor,                                                 
                responda a                                                 
                   ItzuL                                                   
             <itzul a bildua postaria.c                                             
                    om>                                                    
                                                                           
                                                                           






Ez dakit zer esan gura duen, baina nik "nia" edo "ni-a" bezala, "gu(-a)"
ulertu dut "alter ego" bezala "alter nos", "beste gu", "(el) otro
nosotros", nahiz eta "beste gu bat" ulergarriagoa datekeen. Baina letra
larriz bada, "Beste Gu" ere izan liteke.

"Otros nosotros" izatekotan "beste gu batzuk" beharko luke. Baliteke hala
ere, "Los otros nosotros" izatea, baina orduan "beste guak" (?) beharko
luke, edo "beste gu-ak" (?).

Dena den, atentzioa eman beharraren atentzioa eman beharrak higuinduta
nauka. Hala ere, denek egiten dute, eta zergatik ez ETBk eta euskaraz?
Zeregin hoberik ez daukana telebistara kateatzeko ahalegin bat gehiago ote
da? Euskaraz ere beharko da, ba, denetariko jendea entzuleriaratu.
Harrapatzen duena, behintzat.

Diot, ba.

Jon Agirre
jon-agirre a bildua ej-gv





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago