[itzul] Beste gu
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ots 4, 09:46:11, CET 2005
Ez dakit zer esan gura duen, baina nik "nia" edo "ni-a" bezala, "gu(-a)"
ulertu dut "alter ego" bezala "alter nos", "beste gu", "(el) otro nosotros",
nahiz eta "beste gu bat" ulergarriagoa datekeen. Baina letra larriz bada,
"Beste Gu" ere izan liteke.
"Otros nosotros" izatekotan "beste gu batzuk" beharko luke. Baliteke hala
ere, "Los otros nosotros" izatea, baina orduan "beste guak" (?) beharko
luke, edo "beste gu-ak" (?).
Dena den, atentzioa eman beharraren atentzioa eman beharrak higuinduta
nauka. Hala ere, denek egiten dute, eta zergatik ez ETBk eta euskaraz?
Zeregin hoberik ez daukana telebistara kateatzeko ahalegin bat gehiago ote
da? Euskaraz ere beharko da, ba, denetariko jendea entzuleriaratu.
Harrapatzen duena, behintzat.
Diot, ba.
Jon Agirre
jon-agirre a bildua ej-gv
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050204/ceebbcea/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago