ER: [itzul] Beste gu
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Ots 4, 12:02:21, CET 2005
Bada, euskaraz, erdaraz bezala, "alter ego" da hori. "Mi/su otro yo" eta
"mi/su alter ego" ez dira, nik dakidala, gauza bera.
Bide batez, "(haren/nire) beste nia" eta are "(gure) beste gua" posible
dira, nik uste, baina ez dira "(haren/nire/gure) alter egoa(k)" esapidearen
sinonimo. "Beste gu" ere, nik uste, gramatikaltzat jo daiteke, "beste
horiek"en analogiaz, baina ez da oso garbi ikusten zer testuingurutan txerta
litekeen eroso, ez eta, zehazki, zer esan nahi lukeen. Misterio-puntu
"poetiko" hori hor egokia den, norberak epai beza.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Maria Angeles garate
Bidalia: Ostirala, 2005.eko otsailak 4 09:22
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Beste gu
Egun on,
Ni ez naiz batere adotua halako gauzetan baina Miramonen programa hori
egiten ari den batek esandakoa da: "Latinezko alter ego hitzak euskaraz
jarri nahi izan ditugu".
Lortu duten, beste asunto bat da.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago