[itzul] Europar konstituzioa euskaraz

Alberto Martinez de la Cuadra itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Al, Ots 7, 10:22:24, CET 2005


Euskaltzaindiaren Jagonet Zerbitzuaren galde-erantzunen datu-basean
hauxe irakur daiteke:

 

<Gainerako erakunde politikoen izenentzat Euskaltzaindiak proposamenak
egin dituen bezala, Europan sortzen ari den batasuna izendatzeko orduan
dagoen anabasari aurre egin beharra ikusi du Onomastika batzordeak.
Aurkeztu diren aukerak bi dira: Europako Batasuna eta Europar Batasuna.
Euskara Batuko batzordearen iritzia erdibitua ageri omen da: lau kide
europaren alde, hiru Europakoren alde. Zenbait euskaltzainek beren
iritzia eman dute eta, azkenean, botoetara jo da. Hona hemen emaitza:
hamar euskaltzain Europar Batasunaren alde eta zazpi, Europako
Batasunaren alde. Boto zuri bat ere izan da. Horrenbestez, Europar
Batasuna deitura onartu da. Ikus Euskera, 1999, 2 (1.125. or.).>

http://tinyurl.com/6pzem

 

Alberto

 >>> Egun on, galdera sinple bat. Europar Konsituzioa eta Europako
Konstituzioa erabiltzen dira (gauza bera Europar Batasuna eta Europako
Batasuna), ez dago legerik edo agindurik edo ezer zehaztuta bata ala
bestea erabiltzeko?.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050207/93936c9b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago