[itzul] Europar konstituzioa euskaraz

Ion Leizeaga Arriaga bortzion a bildua telefonica.net
Al, Ots 7, 10:27:09, CET 2005


Euskaltzaindiaren webgunean:
 
Galde-erantzunen datu-basea
	

Izenburua:	 Europar Batasuna	
Galdera:	 	
Erantzuna:	 Gainerako erakunde politikoen izenentzat Euskaltzaindiak
proposamenak egin dituen bezala, Europan sortzen ari den batasuna
izendatzeko orduan dagoen anabasari aurre egin beharra ikusi du Onomastika
batzordeak. Aurkeztu diren aukerak bi dira: Europako Batasuna eta Europar
Batasuna. Euskara Batuko batzordearen iritzia erdibitua ageri omen da: lau
kide europaren alde, hiru Europakoren alde. Zenbait euskaltzainek beren
iritzia eman dute eta, azkenean, botoetara jo da. Hona hemen emaitza: hamar
euskaltzain Europar Batasunaren alde eta zazpi, Europako Batasunaren alde.
Boto zuri bat ere izan da. Horrenbestez, Europar Batasuna deitura onartu da.
Ikus Euskera, 1999, 2 (1.125. or.). 	
Data:	 1999/05/28	
Erantzulea:	 Euskaltzaindiaren adierazpena	

  _____  

De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Paśl Picado
Enviado el: lunes, 07 de febrero de 2005 10:08
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Europar konstituzioa euskaraz


Egun on, galdera sinple bat. Europar Konsituzioa eta Europako Konstituzioa
erabiltzen dira (gauza bera Europar Batasuna eta Europako Batasuna), ez dago
legerik edo agindurik edo ezer zehaztuta bata ala bestea erabiltzeko?.
 
Mila esker!



Paśl Picado Moreno
<http://us.i1.yimg.com/us.yimg.com/i/mesg/tsmileys/j.gif> 


  _____  


 
<http://es.rd.yahoo.com/mail_es/tagline/mail/image/*http://es.mail.yahoo.com
> Nuevo Correo Yahoo!	
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050207/65bc06d9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago