[itzul] Munduko pertsona eta toki-izenak eta erabakitzekoprozesuitxi-itxia
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
As, Ots 8, 12:39:03, CET 2005
Beste puntualizazio pare bat orduan: nik ez dut inon esan izena jatorriz latindarra zenik, baizik eta bikoiztasun hori existitu dela (mezua irakurtzen baduzu "edo bi formak elkarrekin bizi izanda, agian" dio), eta nik -us>-o izen propioetan aipatu dut (ikus inskripzio akitanoak), ez zuk aipatu duzun deribazioa. Gainera horri buruz, asko eztabaida daiteke, latinaren aro desberdinen eta protoerremantzearen muga lausoak kontuan izanda, maileguaren emaitzaren arabera.
----- Original Message -----
From: Hori-Hori, L.S.A
To: ItzuL
Sent: Tuesday, February 08, 2005 12:08 PM
Subject: Re: [itzul] Munduko pertsona eta toki-izenak eta erabakitzekoprozesuitxi-itxia
Alfontso Irigoienek Eneko/Enekonis ospetsuaz hitz egiten zuenean, eta sarritan egiten zuen, inoiz ere ez zuen aipatu jatorriz latindarra zenik. Hartan fidatuta, beti pentsatu izan dut Eneko euskal izena dela: ene + ko. Eta puntualizazio bat: latinezko -u euskaraz ez da -o bihurtzen, mailegu zahar-zaharretan ez behintzat.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050208/810717ee/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago